Harreman priskomotrizitatean aditua izateko ikastaroa
Hezkuntza Sailburuak homologatutako formazioa 2012 tik. 1268868001 kodigoa

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/langile-irakasle-prestakuntza-jardueren-homologazioa/r43-2458/eu/

PDF bertsioa

Programa
Formazioa bi urtetan emango da, 400 orduko iraupena izango du, eta hiru ardatzen baitan antolatuko da:

  • Formazio pertsonala: norberaren eraikuntza psiko-afektibo emozionalaz konturatzeko izango da.
  • Formazio teorikoa: praktikan jartzean gertatzen dena ulertzeko beharrezko ezagutzak eskuratuko dira.
  • Saioetan ateratzen doazen edukiak sendotzen diren neurrian ikasle bakoitzak bere praktika pertsonala hasiko du, beti ere gainbegiratuta.

Programa osoa ikusi Metodologia ikusi Gai guztiak ikusi

Helburuak
Gorputzaren bidezko komunikazioak eskatzen duen errespetuzko entzute, itxarote eta laguntzeko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea, prebentzio lana egin eta haurren garapen osasuntsua ahalbidetzeko. Bai hezkuntza erakundeetan eta bai osasun, gizarte eta familia alorreko erakundeetan esku hartzeko baliabideak eskuratuko ditugu.
Nori zuzendua

  • Hezkuntzarekin zerikusia daukan sektore oro; batez ere 0-6 bitarteko haur hezkuntza, irakasle titulua edozein espezialitateetan dutenak, 0-3 haur hezkuntzarekin lotutako diplomaturak.
  • Hezkuntzarekin edo psikologia, pedagogia, gizarte hezitzaileekin zerikusia daukaten lizentziaturak, eta osasun eta prebentzioaren alorrean lanean ari direnak.
  • Haurren munduarekin, bere edozein alorretan, lotura duten guztiak. Formazioko azkeneko mailetan estudiatzen ari direnak.