Harreman psikomotrizionalean bat egiten amaituko duten 3 zutabe oinarrizkoetan antolatzen da formakuntza.

1. Formazio teorikoa

​​​​Formazio teorikoaren bidez, ikaslea giza-garapenaren heltze-prozesuak ulerteko gai izatea nahi da, betiere, ikuspegi holistiko batetik. Prozesu horiek guztiek osatzen duten sarea eta bizitakoak gorputzean hartzen duten tokia askatu eta harremanetan jartzea da helburua, izan ere, bertan sortzen da komunikazioa.

Bere garapena eskola didaktikoen bidez egiten da, eguneroko lanean erreflexioa ahalbidetu eta ikasitakoaren asimilazioa eta eraikuntzan lagunduko duten teoria eta praktikak konbinatuz eta talde-lana bultzatuz.

Formazio-taldearen eta adituen zeregina izango da formazio-teoriko, zeintzuk ikuspegi global eta osoa emango dioten diziplinari, beti ere diziplina arteko testuinguru batean, modu dinamiko batean, ikaslearen partehartzea bultzatuz eta bere estiloa errespetatuz.

2. Praktika pertsonala, bizipenen formazioa

Praktika pertsonala kontutan hartzen ditugu hemen, hau da, formazioa dauden irakasleak haurren moduan jolasten dute. Saio horietan sortutako harreman psikoafektiboak elkartrukatzen, bizipena horren inguruan gorputzak hartzen dituen tono eta jarrera ezberdinen kontzientzia hartzean datza lan hau.

Norberaren barnean dagoen haurra berbizitzeko aukera bat da, zentzu horretan modu berriak adierazi, identifikatu, modulatu eta bilatuz, modu zaharrak onartzen.

Entzuteko gaitasunean, enpatian, errespetuan, zaintzarako jarreran…murgiltzen, horiek ulertzen lagunduko digu, norberarenak zein gainerakoenak, eta bereziki, haurrenak.

Bizitzaren esperientziaren bizipena, taldeko dinamikarena, dibertsitatearen ulertzeko gaitasuna eta elkarkonpartitzen jasotzen dugun gozamena itzultzen digun altxorra da.

3. Formazio pertsonala

Praktikak beste profesinalen lana ikusten hasten dira eta ondoren bakoitza izango duen haurren taldean egindako lanarekin osatuko da.

Progresiboki, formazioak dituen 3 zutabeak bategite aldera, eduki teorikoak eta bizipenak haur talde batean emango den praktika profesionalean bideratzen dira. Horrela, ikasle bakoitzak arlo teorikoan nahiz bizipenekin ikasitakoa praktikan jarriz bere gaitasunei edikin emango dio.

Sesio bakoitzean kuestio zehatzak ateratzen joango dira, izan ere, testuinguru eta haur bakoitzak espresio forma ezberdinak ikusi eta horien adierazpen eta esanahia sakontzeko aukera emango digu. Ikasle bakoitzak bere baliabide eta aritzeko modu propioak sortu eta eraiki ahal izango ditu, egoera zehatzei erantzun emanez, hau da, egoeren dekodifikazio sinbolikoa edo eduki ezberdinen irakurketaz ezagutzen duguna.

Praktika, 2 norabidetan ematen den ikuskari baten jarraipenaz egiten da:
Formazio taldeari aurkezten zaion praktika profesionalaren eraketa eta erreflexioaegiten da batetik, “in situ” ikuskapenaz edo eta ikus-entzunezko baliabideak erabiliz;
Praktika profesionalaren eraketa, erreflexioa eta, bere dekodifikazio sinbologiikoa eta azterketa egite alldera, taldean egiten den aurkezpena.

Ikuskaritza –zereginak nahiz eraketa eta erreflexioak, bere baitan dakar pertsona banakoaren eta taldearen praktika profeesioonalaren azterketan oinarritutako eraketa teoriko bat egitea ere. Horrela, praktika bera teoriarekin uztartzearekin batera, teoria bera eraikitzen goaz aretoko praktika profesionalari jarraiki.