Programa

Helburua: Haurren garapen osasungarrian lagunduko duten gorputzaren bidezko komunikazioa eskatzen duten entzumeneko, zaintzako eta laguntzako gaitasunak jasotzea.​

Formazio teorikoa

Helburua:

Haurraren garapen unearen ulermenean lagunduko duten gaitasun, jarrera eta jakituria jasotzea

  • Ikaspen-ondorioak:
  • Haurra ulertu, ikuspegi biologiko, neuronal, psikiko eta energetikotik nahiz harremanen ikuspegitik

  • Jaiotza eta hurrengo 6 urteetako garapen bidean ematen diren beharrak ulertu.

  • Haurraren emozioen garapen positiboan aurkitu daitezken zailtasunak ekiditeko lagungarri izango zaigun segurtasun loturak ulertzea.

  • Komunikazioaren jatorrizko ulermena.

  • Diziplina arteko moduan haurra parte den ekosistema ezberdinekin batera lan egiteko gaitasunak jasotzea.

Formazio praktiko-profesionala

Helburua:

Harreman psikomotrizioaren papera garatzen lagunduko duten gaitasun, jarrera eta jakituria jasotzea

  • Ikaspen-ondorioak:
  • Harreman psikomotrizialeko sesioetan parte hartzearen plangintza eta horretan beharrezkoak antolakuntza, egitura eta materiala egokiro erabiltzen jakitea.

  • Haurraren garapen osoan lagunduko duten giro seguru eta askeak (fisikoak nahiz emozionalak) sortzen jakitea

  • Komunikazioaren bitartekariak erabiltzen, komunikazioaren dimentsioa garatu.

  • Haurraren garapenean lagunduko duten jarraibideak eta laguntza eta enpatiarako estrategiak jasotzea

  • Interbentzio-estrategien nondik norakoak ezartzeko helburuarekin, haurren beharrak atzeman eta banakako egitasmoak diseinatzea

  • Testuinguruaren araberako eduki sinbolikoak irakurtzeko gaitasuna izatea

  • Haurraren espresio emozionalean lagunduko duten pertsonaren mugak ezagutu eta maneiatzen jakin

Bizipenen formazioa

Helburua:

Haurraren garapenean lagunduko duen harreman psikomotrizionaleko profesionalaren hazkuntzan pertsonalean lagunduko duten gaitasun, jarrera eta jakituria jasotzea

  • Ikaspen-ondorioak:
  • Norberaren historia psikiko-emozionalaz gozatzen jakitea, betiere bai berau eta baita gainerakoena ere konpartitzen.

  • Harreman psikomotrizialeko sesioetan atera litezken eduki emmozionalak ulertu eta bideratzeko gaitasunak jaso, betiere haurren emozioen adierazpenei beren balioa ematen.

  • Entzumen-, zaintza-, frustrazio-, errespetu- eta enpatia-jarrerak atzeman eta ulertzea

  • Jokoetatik eratorretako esanahi eta sinbologia identifikatzea

  • Gure gorputzetik ateratzen diren gaitasun eta baliabideak –tonoa, ukimena, kontaktua, begirada, ahotsa… identifikatu eta horien kontzientzia hartzea