Harreman psikomotrizionala

Harreman psikomotrizitateak haurren jolasa ulertzeko tresnak ematen dizkigu haurren identitate eraikuntzan lagunduz.

Harreman psikomotrizionalaren kontzeptua Andre Laperrek sortu bazuen ere, espainian Nuria Franc izan zen berau garatu zuena, hezkuntza arloan kokatu eta edukinez osatu zuena. Bide horretan formatu garenok, gure bideari jarraitzen diogu, betiere haiek erakutsitakoa eutsi eta laztanki zaintzen dugu.

Izakiaren Nortasunaren eraikuntzan, bere alderdi psikoafektiboetan, emozionaletan, fisikoetan eta ezagutzazkoetan ere, HARREMANA oinarria izanik

Harreman Psikomotrizionalak bere baitan hartzen ditu bai gorputza eta baita izakia ere, Izakiaren Nortasunaren eraikuntzan, bere alderdi psikoafektiboetan, emozionaletan, fisikoetan eta ezagutzazkoetan ere, HARREMANA oinarria izanik.

Hau guztia gure bizitzaren lehen urteetan ematen da eta gure zaintzaile diren inguruko helduekin ditugun harremanen araberakoa izango da. Horrek, geroan, munduari zabaldu eta berau ikertzeko beharrezkoak izango ditugun konfiantza eta segurtasun loturak eraikitzen ahalbidetuko digu.

komunikazioa guztia gorputzez egiten da, GORPUTZ-TONIKO hizkera erabiltzen

Gizakiaren heldutasun biologiko eza dela eta, prozesu hori helduen eta haurren artean gauzatzen den kontaktuan garatu beharrean aurkitzen da eta komunikazioa guztia gorputzez egiten da, GORPUTZ-TONIKO hizkera erabiltzen. Gorputza da sentsibilitate oro bizi den tokia, afektibitatea, emozioa, norberarekiko eta besteekiko dugun harremana; plazerraren lekua da, desioarena, frustrazioaren etab aita angustiarena, ezagutzarena eta ikastearena ere. Azken finean, haurrek bizitako eta gainerakoekin, bereziki guraso eta horien ordezkoekin, gauzatzen dituen harremanekin lotuak dauden emozio guztiak barne hartzen dituen lekua izaki.

Harreman Psikomotriziala haurren berezko kode naturalari eutsiz, hau da, horien jarduera eta unean uneko jolasei jarraiki gauzatzen den komunikazioa ezartzeko tresna da. Hizkera horren bidez, haurrek beren desioak, beharrak eta gatazkak azalerazten dituzte. Hau da, gorputzean gertatzen den guztia.

Komunikazio horri eustea, haur bakoitzaren beharren arabera eta bere momentu egokian emango da eta betiere, helduaren gorputz-inplikazio eta –ahalmenaren tamainan. Horretan, sinbolizazioa da jokoa bera pertsona-adierazpen, imajin-proiekzio eta mimesian bilakatuko duena. Eta horiek egingo dute perzibitutako kanpoko errealitatea eta haurraren barneko munduaren arteko bategitea posible.

Aipatu gorputz-komunikazioa, ahozko hizkeraren aurrekoa dena, harremana eta gauzatzen ditugun kontaktu, postura, ahots, begirada, irrifar, hizkera eta antzekoen tonoaren arteko bitartekariez osatua dago. Hain justu horretan, norberaren burua eta ingurukoak entzutea garrantzi berezia du heziketa-jarduera eta heldu-haur komunikazioan.

Zein da Harreman Psikomotrizalak hezkuntza alorrari eta or ohar haurtzaroari egiten dion ekarpena?

Heziketa terminoak, etimologi semantikoari begiratuz, ‘argira ateratzea’ esan nahi du.

Zentzu intimoenean, Norbera ‘argira ateratzea’, munduan adieraztea izango litzateke. Gizarte harremanetan garatzea, lehenik eta behin guraso eta haurren arteko esparruan, familian eta, horrela, gizarte osoan: familia zentzu zabalean, lagunak, bizilagunak, eta gaur eguneko errealitatean kokatuta, noski, eskola, izan ere, gero eta lehenago eramaten baitugu haurrak eskolara.

Ikuspegi eta testuinguru horretan, Harreman Psikomotriziala haurren heldutasuneranzko garapenean oso tresna baliagarri eta baliotsuan bilakatzen da, horren inguruan haurrak elkar ezagutu eta elkarri beraien barneko mundua adierazteko, ‘argira ateratzeko’, gai izango diren inguru seguruak sortzen goazen bitartean. Haurra bizi den inguru sozialak emozioez betetako mundu hori onartu, errekonozitu, entzun eta errespetatu behar du.

Harreman Psikomotrizialaren jarduerak emozioen munduari, haur bakoitza osatzen duen barneko errealitatea horri so egiteko parada ematen digu, eta horri eskerrak haur eta helduen arteko komunikazio pertsonalean baliagarriak diren ahituak ezarri ahal izango ditugu, taldearen bizitza eraiki, gatazkak lausotu eta ezagutzazko eta behar psikoafektiboak elikatu ditzagun.