Prebentzioaren Garrantzia

Osasunaz ari garela, ez gara soilik gaixotasun ezaz ari, baizik eta ongizate fisiko, psikologiko eta sozialaz ere.

Munduko Osasunaren Erakundeak 1946an emandako definizioa

Zientzia psikologikoak, hezkuntza arlokoak eta medikuntza zientzak bat datoz esaten dutenean pertsonaren lehenengo 6 urteak bereziki garrantzitsuak direla ondorengoan etorriko diren osasun eta gaixotasun baldintzetan; izan ere, hasierako haurtzaroan ezartzen dira pertsonaren nortasunaren zutabeak.

Prebentzioaren kontzeptuak esanahi bereziko garrantzitsua hartzen duen momentu bat badago, hori, zalantzarik gabe, 0 eta 6 urteen artea da. Izan ere, urte horietan pertsonak bere buruarekin eta gainerakoekin duen komunikazioaren oinarriak ezartzen dira. Hasiera batean haurrentzat, guztia bere garapenean segurtasuna eta berotasuna eskaintzen dion afekziora murrizten da, familia eta horren inguruak (familia zentzu zabalena, eskola…) ematen diona, hain zuzen.

Haurtzaroak duen ezaugarri oinarrizkoena haurra eta helduaren artean ematen den harreman asimetrikoa da. Haurrak helduarekiko duten dependentzia biologikoak guztiz zaugarri egiten dute bera. Erasotuak izateko erraztasun hori eta helduekiko (familiarekiko) duten maitasun harremana haurraren garapenaren funtsezko elementu dira. Horiek dira elementuak eta testuinguru horretan emango dira bizitza osorako markaturik geratuko diren edukinak. Haurrentzat, dependentzia biológico hori dela eta, helduak ezinbestekoak izango dira.

Bulnerabilitate eta helduekiko dependentzia ezaugarri horiek haurren oinarrizko beharrak izaki, haurrekiko heziketa-, osasun- edo laguntza-harremanek jarraituko duten logika topatu ahal dugu.

Gaur eguneko gizarteen ezaugarrietako bat eskolatze goiztiarra dela edan genezake. Eta horrekin batera, bizitzaren hasierako uneen, hau da, haurdunaldiaren, erditzearen, haurtzaroaren osasun-jarraipenaren… medikalizazio maila altua.

Horiek guztiek, hasierako urteen eta bere babespen beharraren garrantziaz jabetzea eraman behar gaitu guztiok, izan ere, pertsonaren etorkizun psikologikoa funtzio eta prozesu hori nork eta nola eramaten denaren araberakoa izango baita.

Jakin badakigunez, hobe da gogoan hartzea damutu baino lehen eta horregatik ezinbestekotzat jotzen dugu haurrekin lan egiten dugun profesional guztiok, beren lan-esparrua edozein izanik (hezkuntza, osasuna, gizarte-laguntza…), giza-garapenaren oinarrizko beharren jakinaren gainean egotea eta, ildo horretan, aipatu parametroen oinarriaren pean esparru bakoitzak eskatzen dituen harremanak eraikitzeko gai izatea. Haurraren segurtasunaren zutabe sendoak izango diren horien bilaketan, beharrezkoa da hasierako maitasun loturak indartzea, betiere ordezkaezina den gurasoen irudia errekonozitu eta laguntza ematen. Haurra parte den familia sistema hori osatuko duten gainerako harremanak, hala nola, heziketa-, osasun-, laguntza-harremanak eraikitzeko gai izan behar gara.

Behin haurren beharren inguruabar eta parametroak ezarrita, esan gabe doa, komunikazioak eta gorputzaren hizkerak oso garrantzizkoak direla, garai horretan guztia gorputza medio jaso ohi dugu eta. Eta harreman psikomotrizialak asko esateko duelako puntu horretan, haurren inguruan lan egiten duten profesionalak formazioaren ekarpena egitea da gure asmoa.