Magalean
Zumaian bilatzen ari zinen Psikomotrizitate Erlazionaleko Espezialista prestakuntza “2026-2028 ”
Izena-eman!
Magalean
Izena-eman!
Zure lana hezkuntza-sektorearekin lotuta badago, bereziki 0-6 urteko haurren Haur Hezkuntzarekin, Irakasle-titulazioarekin (edozein espezialitatetan) edo Haur Hezkuntzako goi-mailako titulazioarekin, prestakuntza hau guztiz egokia da zuretzat. Psikologoa, pedagogoa, sanitarioa, gizarte-hezitzailea bazara, edo hezkuntzarekin eta prebentzioarekin zerikusia duen edozein lizentziatura baduzu. Edozein eremutan izanik, Haurtzaroarekin nolabaiteko harremana baduzu, edota zure azken prestakuntza-ikasturteetan bazaude, hauxe da zure formakuntza.
Profesionalak prestatzea, gorputzaren bidezko komunikazioak eskatzen duen errespetuzko entzute, itxarote eta akonpainamendu trebetasunak eta gaitasunak eskuratuz, prebentzio-lanari begira eta haurraren garapen osasungarria ahalbidetuz.
Ikastaroaren PDF-a deskargatu
Prestakuntza teorikoaren helburua da gure ikasleek giza garapenaren heldutasun-prozesuak ikuspegi holistiko batetik ulertzea. Prozesu horiek eraikitzen dituzten sareak xehatuko ditugu eta hauek gure gorputzak bizi izan duenagatik erakusten duen aztarnarekin erlazionatuko ditugu, komunikazioa hortik ezartzen baita. Honen guztiaren garapena saio didaktikoen bidez jorratuko dugu. Teoria eta praktika talde-dinamikekin konbinatuko ditugu, eguneroko egitearen hausnarketa ahalbidetzen dutenak, ikaskuntzen eraikuntza/asimilazioari euskarria emanez. Prestakuntza hau prestatzaile-taldeak berak jorratuko du, baita gure planteamendu global eta integralarekin bat egiten duten beste hainbat espezialistek ere. Hau guztia, diziplina anitzeko modu dinamiko eta parte-hartzailean, ikasle bakoitzaren estiloa errespetatuz.
Harremanen eraikuntza psikoafektiboa bizitzeko eta partekatzeko sortutako espazio-denbora baten bidez, bizipenean azaleratzen diren tonuaz eta gorputz-jarrera pertsonalez jabetu nahi da. Horrela, gure barne-sakonean dugun haurrari bizitzeko aukera emango diogu, adierazteko, identifikatzeko eta modulatzeko era berriak ikasiz, berez ditugunak onartzetik abiatuta, beti ere. Gure entzumen-enpatia, errespetua, itxaronaldia... Bezalako jarreretan murgiltzeak ahalbidetuko du nork bereak eta besteen jarrerak ulertzea, eta baita haurrenak ere. Bizi-esperientziaren eta talde-dinamikaren bizipena aberastasun bat da, aniztasunarekiko eta partekatzearen plazerrarekiko ulermenera eta errespetura itzultzen gaituena.
Arian-arian, ikasleak eduki teoriko eta bizipenezko hauek bere praktika profesionalean uztartuko ditu, bere haur-taldean. Testuinguru eta prozesu horretan, ikasle bakoitzak bere praktika gorpuztuko du, bai atal teorikoan, bai bizipenetan. Praktika horrekin batera, gainbegiratze pertsonalizatua egiten da, bi mailatan: Talde prestatzaileari aurkezten zaion praktika profesionala lantzea eta hausnartzea, modu presentzialean eta ikus-entzunezko baliabideak landuz. Eta talde osoaren aurrean bere praktika profesionala lantzea, hausnartzea eta azaltzea, praktika horren dekodifikazio sinbolikoa eta talde-analisia egite aldera. Gainbegiratzen-lan horrek berekin ekarriko du nork bere zein taldearen praktika profesionalaren azterketan oinarritutako eraikuntza teorikoa. Eraikuntza hau praktikari darion teorian oinarrituko da, aretoan praktika profesionalari buruzko hausnarketen eraikitze eta sendotzean.
MAGALEAN prestakuntza-prozesua pertsonalizatua eskaintzen duen diziplina anitzeko taldea da. Nor garen eta zer egiten dugun argi izatetik, etorkizuneko psikomotrizistari perfil propioaren eraikuntzan akonpainamendua egiten diogu, bere erritmoaren, gaitasunen eta mugen onarpenetik abiatuta. Psikomotrizistaren lana artea da guretzat, nork bere estilo pertsonaletik eta hausnarketatik elkarrekin ikasteko artea. Urteetako esperientziari, maitasunari eta haurtzaroarekiko eta hezkuntzarekiko pasioari esker, prozesu honetan zehar akonpainamendua egitea guztiz atsegingarria egiten zaigu.
MAGALEANeko Psikomotrizitate Erlazionalaren formazioan interesa baduzu, eman izena 2025-2027 ikasturterako eta zurekin harremanetan jarriko gara.